XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): ez da ia gairik nobela labur honetan ikuitzen edo aipatzen ez denik.

Eta kondizio hauetan zaila da, oso zaila, nobela bat taxuz burutzea.

Eta zailtasun hau areagotu egiten da autorea Txillardegi denean.

Zeren Peru Leartza'kon jabetzen baikara hain zuzen, Txillardegik nobelista bezala nabaritzen dituen mugez eta limitazioez.

1.2.3. Peru Leartza'koko pertsonaiak topikoak dira, ia batere matizaziorik gabekoak.

Olejuari, haserretzen denean, sua dario begietatik (2. o.); halaber, Barrota su eta gar (67. o.) jartzen da.

Allandek, nagusi diru-zale batek esan behar dituen topikoak esaten ditu: ez bat gehiago eta ezta bat gutiago ere.

Berdin esan daiteke beste pertsonaiez.

Txillardegiren pertsonaiak, bigarren nobela honetan ikusten dugu klarki, ez dira egiazko gizakiak, baizik autoreak, nahi duen erara, nobelari zor zaion begirunea errespetatu gabe erabiltzen dituen gauzatasunik gabeko marionetak.

Tesis aurreburutu bat desarroilatzeko bide artistiko bezala ikusten du Txillardegik nobela.

Ikusmolde oker honen ondorioz, Xabier, Monique, Olejua, Barrota, Allande eta Peru bera ez dira tesis hori gauzatzeko behar den argumentuaren eta egoeren sostenguak besterik.